Ir al contenido principal

Entradas

DANTZALDIA 2. hiruhilekoari amaiera emateko, ikastetxeko ikasleek dantzaldi bat prestatu genuen. Gu lore bihurtu ginen eta Amalur abestia dantzatu genuen.
EL POBALEKO BURDINOLA Martxoaren 11an, El Pobaleko Burdinola ikustera joan ginen. Burdinola baten funtzionamendua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zen azaldu ziguten. Errota txiki bat zegoenez, uraren indarraren laguntzaz irina nola egiten zen ikusi genuen ere, eta gainera,  taloa egiteko aukera izan genuen. Txistorra eta txokolate taloak prestatu genituen ! Izugarri gozoak !
LANDAREAK Hiruhileko honetan Landareak aztertu ditugu: landareen atalak eta hauen funtzioak, bizitza zikloa, landare motak... Horretaz gain, dilista baten haziaren garapena aztertu dugu eta behaketa lan bat egin dugu: hazia landatu, ureztatu eta eguzkitan jarri dugu.  Eta... hona hemen emaitza !!
INAUTERIAK 2016! Ikasturte honetan, inauterien gaia:  KULTURAK ETA ZIBILIZAZIOAK  
BAKEAREN EGUNA Urtero bezala, Jadoko ikasleak  BAKERAEN EGUNA  ospatzeko elkartu ginen. Bakearen aldeko mezuak  botila baten  barruan sartu genituen. Ondoren botilak itsasora bota genituen, gure mezuak munduko ertz guztietara ailega daitezen.