Joan den astean, EUSKAL ASTEA ospatu genuen. Ekintza ugari egin genituen: ikurriñak eta jadotxoak margotu ikastetxea apaintzeko, pertsonaia mitologikoak ezagutu, euskal abestiak ikasi, dantzaldia prestatu, euskararen aldeko leloak asmatu, herri kirolak... Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN , ekitaldi nagusia ospatu genuen. Ikasle guztiak elkartu ginen EUSKARAREN ALDE . eguna amaitzeko, eta sari gisa, txistorra eta euskal pastela jan genuen. Arratsaldean, Jadotxo bera etorri zitzaigun bisita egitera eta bere ipuina oparitzera. HAU POZA!
Comentarios
Publicar un comentario