Ir al contenido principal

Entradas

ARTISTA GALANTAK GARA! Azken hilabete honetan gogor egin dugu lan, SAGUTXO KASKARINA eta EDURNEZURI antzezlanak prestatzen egon baikara. Astelehenean, LHko eta HHko ikasleen aurrean antzeztu genituen bi antzezpen hauek eta arrakasta izugarria izan zuen gure emanaldiak.
MARTZELINO EGUNA Ostiralean, Martzelino eguna ospatu genuen. Lehenego,  Martzelinoren bizitza ezagutzeaz gain, partxisean jolastu ginen eta primeran pasatu genuen. Ondoren, Merkatu txikira joan ginen eta gauza ugari erosi genituen: ipuinak, panpinak, jolasak, auto txikiak...
BASONDO Ostiralean Basondora joan ginen. Mehatxatutako basafaunaren babeslekua da eta gure inguruko basanimalia nagusiak ikusi genituen: orkatzak, basurdeak, katajinetak, otsoa... Txango oso dibertigarria izan zen, animalia batzuk ukitzen utzi ziguten gainera!
             E N G L I S H    D A Y S   English days astea ospatu berri dugu. Aste honetan, pasabideak apaindu ditugu, errezeta landu eta brownie-ak egin ditugu eta "Once upon a time " antzerkia ikustera joan gara....  
J A D O T X O   E G U N A ! Goizean, "7 JAUZI" dantzatu genuen ikastetxeko ikasle guztiekin batera eta arratsaldean, tailerretan murgildurik egon ginen  . Primeran pasatu genuen !
DANTZALDIA 2. hiruhilekoari amaiera emateko, ikastetxeko ikasleek dantzaldi bat prestatu genuen. Gu lore bihurtu ginen eta Amalur abestia dantzatu genuen.
EL POBALEKO BURDINOLA Martxoaren 11an, El Pobaleko Burdinola ikustera joan ginen. Burdinola baten funtzionamendua ikusi genuen eta burdina nola lantzen zen azaldu ziguten. Errota txiki bat zegoenez, uraren indarraren laguntzaz irina nola egiten zen ikusi genuen ere, eta gainera,  taloa egiteko aukera izan genuen. Txistorra eta txokolate taloak prestatu genituen ! Izugarri gozoak !
LANDAREAK Hiruhileko honetan Landareak aztertu ditugu: landareen atalak eta hauen funtzioak, bizitza zikloa, landare motak... Horretaz gain, dilista baten haziaren garapena aztertu dugu eta behaketa lan bat egin dugu: hazia landatu, ureztatu eta eguzkitan jarri dugu.  Eta... hona hemen emaitza !!